Gaurkoan, Photoshop-en bidez eginiko argazki muntai sinple eta erraz bat azalduko dut. Nire proiektu edo irudia Tas Tas irrati librearen inguruko argazki eta logo baten bidez osatu dut, ondoren testu pare bat gehituz, honela programa honen bidez, argazkien manipulazioak egiteko oinarria ikusi ahalko duelarik.
Bideoak, Camstudio programaren bidez eskuratu ditut. Hau Windousen erabilgarritasun bat da eta honekin gure ordenagailuko pantailan gertatzen ari den edozer grabatu dezakegu, pantaila osoa edo zatika. Audioa ere jasotzen du, ordenagailukoa eta mikro bidezkoa ere, nahita gure kasuan, ahotsa ez dugun programa honen bidez grabatu.
Muntaia, Power Director programarekin burutu dut. Hau bideo edizio edo muntaietarako erabiltzen da, bideo desberdinak sartuz eta beste batzuekin elkartuz. Jasotako bideoak ebaki egin daitezke hauen zati bat besterik hartuz eta beste aukera aipagarri bat audioarena da, izan ere, klip edo bideo baten gainean zure anotazio eta ahotsa gehitu daitezkeelako mikro baten bidez edo ordenagailuaren mikroaren bidez. Audioa ere egokitu eta moldatu daiteke. Hau laburpen txiki bat izan da, programa honek aukera asko dituelako eta guztiak ez ditudalako azalduko.
Eskubidea: Copyleft